ikas materialak

Euskaltegitik kanpo ikasleek bere kaxa erabiltzeko material bilduma da honakoa.
Maila guztietarako pentsatuak, norberak erabaki zein aukeratu. Milaka Argi Nafarroan web gunean dagoen materiala da, hona estekatua.

adelante, ¡entra! / euskaran sartu

Euskaraz JA ere ez dakiten pertsonendako pentsatutako materiala. Euskaltegiko ikasleendako baino, oraindik euskaltegian izena eman ez dutenendako egokia. Zuen inguruko erdaldunei oparitzeko material aproposa: animatu ingurukoak euskara ikastera!

ttanttaka, errepasorako materiala

Ttanttaka euskaltegian ikasitakoa errepasatzeko materiala da. Urratsez urrats, edo ikasturtez ikasturte dago banatua. Grabazio bilduma dira. Entzun itzazu, eta egin bertan proposatzen diren ariketak. Zenbat eta gehiagotan errepikatu, orduan eta hobeki barneratuko dituzu klasean ikasitako kontuak.

tirriki tarraka

Euskaldun berri baten gora beherak kontatzen dituen "irrati nobela". Arturo Campione IKAk Euskalerria Irratiarekin batean egina. Bertan, klasean ikasitakoa errepasatzeko, eta gauza berri batzuk ikasteko kontuak aurkituko dituzue. Bi grabazio sortatan banatua. Goi mailetako ikasleendako.

euskara mintzagai

Arturo Campion IKAk eta Euskalerria Irratiak elkarrekin egindako audio bilduma da. Kontu zehatzen inguruko azalapenak (ere nola ereabili, hobe eta hobeki ezberdindu, -ela eta -ena ez nahasi...). Bi ataletan dago banatua. Goi mailetako ikasleendako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina