2018/04/26

Gartxoten bidea


Arturo Campionek Gartxot Itzaltzuko bardoaren kondaira idatzi zuen. 
Hori dela eta, euskaltegikook txango bat antolatu genuen Gartxoten bidea egiteko.

Gartxot XII. mendean bizi izan zen, Itzaltzun, Nafarroako Pirinioetan. Bardoa eta mendi gida izan zen. Gartxoten istorio triste eta dramatikoa euskararen historiaren adierazlea da.

Gartxoten kondaira deskubritu nahi baduzue, nobela edo komikia irakur ditzakezue, edota filma ikus dezakezue.


Apirileko igande batean, goizeko 8etan elkartu ginen autobusa hartzeko Itzaltzura joateko. Silviak gidatuta, hogeita bost laguneko taldea mendian barna abiatu ginen. 

Oihanean barna igotzen ari ginen bitartean, alde hartako landaredia ezagutu genuen. 


Pare bat ordu ibili ondoren, Elkorretara iritsi ginen, Gartxoten kobazulora, eta han, hamaiketakoa egin genuen. 



Ausartenak kobazulora sartu ziren.


Indarrak berritu ondoren, berriz jarri ginen martxan eta xanpu iragarki bat grabatzeko moduko ur-jauzi zoragarri batera iritsi ginen. 

Handik jaisten hasi ginen eta gutxinaka Itzaltzura iritsi ginen. Zati hartan Pirinioetako paisaia elurtuez gozatu ahal izan genuen.


Itzaltzura iritsita, herriko elkartean bapo bazkaldu genuen.


Bazkal ostean, lehia handiko esku-pilota txapelketa batek ginda jarri zion egun bikainari.



Honatx ibilbidea mapan

2018/01/10

Manu, Madrilgo laguna Txupinazoan

Elkarrizketatxo hau sortu dugu klasean. Manu izeneko laguna etorriko da aurten Txupinazora gure koadrilakoekin, eta tipoa astun samarra da. Entzun grabazioa, eta egizu beheko ariketa errepaso moduan.


Entzun elkarrizketa Ariketa Manu, Madrilgo laguna Txupinaz

2017/10/30

Etorri Burgosera!

Argazkia Wikipediatik hartua

Miren Burgosen bizi da, eta Inmak telefonoz deitu dio bera eta Mikel, beste lagun bat, bisitan joango direla esateko. Entzun elkarrizketa, eta egin beheko ariketa.





Elkarrizketa

  Ariketa

Etorri Burgosera!

2017/05/27

Iruñeko Alde Zaharrean barna paseoan

Udaberriko egun goxoak aprobetxatzeko, Iruñeko Alde Zaharra gozatzera atera gara klasetik. Ikasleek haien txoko maiteenen inguruko informazioa bildu eta landu dute, eta horiek bisitatzera joan gara. Hemen dituzue, zuek ere gozatzeko.


Barbazana ingurabidea
Labriteko bastioian hasten da eta Redineko bastioian bukatzen da. Labriteko bastioiaren ondoan ikusten ahal ditugu bi pilota leku: Labrit eta Jito alai.
Labritetik katedralera joaten bagara, ikusten ahal dugu eraikuntza teknika berezi bat. Oso zaharra da. Erdi aroan erabiltzen zen. Teknika horrek “Opus spicatum” du izena. Barbazanan teknika horren adibide interesgarria bat ikusi dezakegu.

Opus spicatum Barbazanan
Aurrerago, Barbazana kaperaren atzealdea ikusten ahal dugu. Bertan, bobeda gotiko ikaragarria dago, eta Barbazan apezpikuaren hilobia (Arnaldo Barbazan 1319-1355). Ingurabidean barna joaten bagara ikusten ahal ditugu bi auzo: Txantrea (arbolen atzean dago) eta Arrotxapea, eta herri txiki bat: Antsoain. Arrotxapea populazio haundiena duen auzoa da. Ingurabidearen bukaeran ikusten ahal ditugu bi toki interesgarri. Lehenengo Zaldi zuria dago, eta gero Redineko bastioia dago. Egun, Zaldi Zuria toki berezia da jendearetzat, udan musika entzun eta pote bat hartzen ahal dugu-eta. Oso hurbil dago Redineko bastioia. Hemendik ikusten ahal dugu Ezkaba mendia. Redingo bastioiaren ondoan, orain dela ehun urte, gutxi gora behera, sokak egiten zituzten kordeleroek.

Bistak Redingo Bastioitik.



San Jose plaza
Izurdeen iturria
San Jose plaza Redin eta Nabarreria artean dago, eta Iruñeko leku interesgarrienetako bat da. Lasaia da. Plazaren erdian iturri bat dago. Iturri hau izurdeen iturria da, eta lehen udaletxearen atzean kokatua egon zen, gainera iturri hau iruñeko faroladun iturri bakarra da.

Hemen "Sal si puedes" kalea dago, ez du irteerarik eta. Iruñeko jendeak "Sal si puedes y entra si te dejan" esaten du, kalearen amaiaren Karmeliten komentua dagoelako. Florenzio Ansoleaga arkitektuak egin zuen 1899 - 1901 urteen artean. Katedralari itsatsita, musikariaren etxea dago. Etxe hau iruñeko eraikin zibil zaharrena da, erdi aroko garaikoa, eta bertan katedraleko misikaria bizi zen. Plazan hilabete bakoitzaren lehen larunbatean "arkakusoen merkatua" egiten da. Antzinako gauzak saltzen dira. Erosleak eta saltzaileak etortzen dira gauza politak eskuratzera. San Jose ateak plazari izena ematen dio. Ate hau gotikoa da, eta 1425ean eraiki zuten. Bertan, birginiaren korontzako eta santuen irudiak ikus ditzakegu.


Katedraleko San Jose atea


Frantziako atea edo Zumalakarregiren atea
Frantziako atea edo Zumalakarregiren atea Iruñeko toki politena da, dudarik gabe.


Eskuinaldean, aldapan barna igotzen bagara, Zaldi Zuria aurkituko dugu, eta ezkerraldean harresiak daude. Bi toki hauetatik Iruñerriko bista izugarriak daude, eta aldapan behera jaisten bagara XVI. mendean gaudela ematen du. Iruñeko harresietako iparraldeko atea da. Ate hau Iruñera sartzeko seietako bat zen harresiek hiria erabat inguratzen zutenean. Orain, egunero, frantziatik etortzen diren erromesak ate honetatik sartzen dira. Frantziako atea da seietatik leku berean kokatuta jarraitzen duen bakarra; besteak edo desagertu ziren edo lekuz aldatu ziren. XVI. mendean, erregeorde batek, Alburquerquekko Dukeak, eraiki zuen; harresiak bezala, Nafarroako konkista eta gero. XVIII. mendean, Felipe V.ak beste ate bat eraiki zuen kanpoaldean, berdin berdin dago eta bere zubi altxagarria eta kateak ere bai. 1934an, Iruñeko Udalak izena aldatu zion eta "Zumalakarregiren atea" izena jarri zion (Tomas Zumalakarregi gudari karlista garrantzitsua izan zen eta 1833an ate hauetatik atera zen armada karlista zuzentzera, lehen gerran. Hala ere, Frantziako atea izena oraindik erabiltzen da.) Anekdota txiki bat: marka bat ikus dezakegu hemen, badakizue zer den? Marka hau zaindariaren etxearen teilatuaren marka da. Hemen zaindariak bizi ziren harresiak babesteko.

Frantziako atariko zaindariaren etxearen teilatuaren marka.
Atearen atzealdean, zaindariaren etxea ikus daiteke. Argazki hau Arrano elkartean dago ikusgai.

Maria kanpaia
Maria kanpaia katedraleko aurreadelko ipar dorrean dago. Bi metro eta erdi bider bi metro eta hogeitabosteko neurriak ditu. Estatuko bigarren handiena da. Hamar tona baino gehiagoko pisua du.


Pedro de Villanueva maisuak 1584an galdatu zuen, eta galdaketaren prodigioa da. Kantabrian egin zuen eta 200 km-ko bidaia egin zuen Iruñeraino. Egun berezi batzuetan jotzen dute, adibidez: Gabon gauean, gaueko hamabietan; San Blas egunean, San Fermin egunean... 40 aldiz urtean. Katedralean ez dago bera bakarrik, hamar ahizpa ditu. Bereziki La Gabriela, estatuko bolteo kanpairik pisutsuena eta zaharrena da. Nafarroa estatu independentea zela galdatu zuten. Erraten dute hileta doinua jo zutela 1521an Noaingo batailaren ondoren. Beno, baina hori beste afera bat da... Mariaren soinua 14 kilometrora iristen omen da, eta soinu horrek Iruñerriko mugak markatzen ditu. Egun, kutsadura akustikoaren erruz ez da entzuten Iruñerriko mugetan. Lehen, hori dela eta, Iruñeko gendeak esaten zuen kanpaiaren arabera 3 kuenko mota ezberdin zegoela:
– Soilik entzuten dutenak
– Ikusi bai, baina entzuten ez dunetak
– Ez ikusi eta ez entzun egiten ez dutenak. Hurrunen daudenak okerrenak ziren...

Maria kanpaiaren soinua noraino heltzen den egiaztatzen. Argazkia Labrit-ek.
Eta bukatzeko, nahi baduzue Maria kanpaia ikusi 151 eskaloi igo behar duzue. Animo!


Ibilbidea egin nahi baduzue, hementxe duzue mapan:


Powered by Wikiloc

2017/04/28

A2 | Zein zaila den elkarbizitza!

Halaxe da! Zein zaila den elkarbizitza!
Klasean bi elkarrizketa landu ditugu elkarrekin bizi diren biren artean, eta hemen dituzue entzungai errepaso moduan. Elkarrizketaren azpian, hutsuneak betetzeko ariketatxoa duzue.

Grabazioa

 Ariketa

Zein zaila den elkarbizitza!